XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezpainen malgutasuna garatzea lotutako bitarteak eta posizio finkoak landuz.

Pitaren azterketa.

Tamaina dela eta, tuba edo tronboia (bonbardinoa edo pistoi-tronboia) edo tronpeta (kornetatxoa edo pistoi-korneta) jotzea errazten duten antzeko instrumentuak erabiltzea.

Oroimena lantzeko ariketa jarrai eta mailakatua.

Ikasketa-ohitura egoki eta eraginkorrak lortzea.

Obra edo fragmentu errazak bistaz irakurtzea.

Egitura musikalen maila desberdinak (motibo, gai, aldi, frase, sekzio, etab.) ulertzeko hastapena, honela interpretazio konszientera (eta ez intuitibo hutsera) iristeko.

Ikaslearen ahalmen musikal eta teknikoa batera garatzeko egokitzat kontsideratzen diren errepertorioko ariketa, estudio eta obren zailtasun-mailaren araberako aukeraketa mailakatua.

Talde-lana.

PERKUSIOA

Oinarrizko maila

Helburuak

Oinarrizko mailako perkusioaren irakaskuntzak, ikasleengan honako gaitasunak garatzen laguntzea izango du helburu:

a) Perkusio-familia osatzen duten instrumentu guztien ezaugarriak eta soinu-posibilitateak ezagutzea, mailaren eskakizunen arabera, banakako interpretazioan zein taldekakoan erabiltzeko.

b) Soinu-kalitatea instrumentu-sorta guztian berdin baloratuko duen entzumen-sentikortasuna erabiltzea.

c) Maila honetako zailtasunarekin bat datorren estilo desberdinetako taldekako errepertorioa interpretatzea.

Edukinak

Esku bakoitzaren trebezia eta bien joko koordinatua garatzea.

Entzumen-sentikortasuna garatzea, sail hau osatzen duten instrumentuen aberastasun eta dibertsitate guztia ezagutu, baloratu eta erabiltzeko baldintza modura.

Instrumentu desberdinak aldi berean edo elkarren segidan jotzeko beharrezkoa den bertsatilitatea garatzea.

Instrumentu bakoitzarekin soinua ateratzeko moduaren (baketa-mota desberdinen, hatzen, eskuen, etab.en) oinarrizko ezagutza.

Esku-aldaketari buruzko oinarrizko printzipioak.

Ekiteko modu desberdinak ikastea.

Perkusio txikiko instrumentuak ikastea, eskuekin zuzenean jo daitezkeenei (bongo, pandero, tunbadora, etab.i) garrantzia berezia emanez.

Taldekako lana garatzea, perkusioaren ezaugarri den tinbre-dibertsitateaz ohartzeko ezinbesteko bide modura.

Kaxa, xilofono eta tinbalen oinarrizko ikasketa, garapen erritmiko, melodiko eta auditiborako (afinaziorako) oinarrizko instrumentu modura; zailtasun mailakatuko ikasketak instrumentu hauekin.

Instrumentu-sorta handi eta anitza biltzen duten perkusio-taldeentzako oinarrizko mailako obrak ikastea, taldea osatzen duten instrumentu desberdinak sistematikoki trukatuz.

Talde-inprobisazioa lantzea.

Bistazko irakurketa lantzea instrumentu desberdinen idazkera-ezaugarrietarako moldapen-malgutasuna erraztuz.

Oroimena lantzeko ariketa jarrai eta progresiboa.